HAUR ETA GAZTEEN OINARRIZKO BEHAR ETA ESKUBIDEEN ALDEKO SINADURA BILKETA firmar ahora

Oiartzunen, 2020ko irailaren 10ean

Oiartzungo zenbait guraso eta hezitzaile kezkatuta gaude 2020-2021 ikasturterako Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak eskoletan ezarri dituen protokoloak direla-eta.

Zenbait hausnarketa egin ondoren, horiek idatziz jaso eta jakinaraztea erabaki dugu. Ezarri dituzten neurrien artean, besteak beste honakoak daude: musukoen erabilera 6 urtetik aurrera, gelan eta jolastokian haur eta gazteak elkarrengandik urrun mantentzea, beharbada baita etxetiko hezkuntza ere, edota mistoa...

Gure ustez, neurri horiek guztiek SENTIKORTASUN FALTA HANDIA erakusten dute gure HAUR ETA GAZTEEN OINARRIZKO BEHAR ETA ESKUBIDEEKIKO. Nazioarteko legeriari erreparatuz gero, HAURREN ESKUBIDEEN KONBENTZIOAn, 3. artikuluan honela dio: “Haurrei buruzko neurri guztietan, ongizate, epaitegi, administrazio autoritate edota organu legegileek har ditzaketenak, instituzio publiko zein pribatuenak, lehentasunezkoa izango da HAURRAREN INTERES GORENA AINTZAT HARTZEA”. Eta Espainiako Estatua Konbentzio horretako Estatu kidea da.

Bestalde, Espainiako urtarrilaren 15eko 1/1996 LEGE ORGANIKOAK, adin txikikoen Babes Juridikoaz mintzo denak, bere 2. artikuluan honela dio: “Adin-txikikoaren interes gorena. Adin-txikiko pertsona orok bere interes gorena lehentasunez aintzat hartua izateko eskubidea du berari buruzko ekintza eta erabaki guztietan, bai arlo publiko zein pribatuan. Lege horren aplikazioari eta eragiten dioten arauei dagokionez, bai instituzio publiko zein pribatuek, Epaitegiek edota organu legegileek adin txikikoei buruz har ditzaketen neurrietan ADIN-TXIKIKO PERTSONAREN INTERES GORENAK LEHENTASUNA IZANGO DU ager daitekeen beste edozein legezko interesen GAINETIK.”

Gure ustez, Eusko Jaurlaritzaren protokoloak ez du inolaz ere adin txikiko pertsonen interes gorena kontuan hartzen, ezta beren behar emozional, fisiko, psikiko eta sozialak ere. Ezta hilabete luzeetako erabateko konfinamenduak adin txikikoei eragindako kalteak ere: beldurra, antsietatea, garbitasunarekiko obsesioa, arretarako eta lo egiteko zailtasunak, atzerapen psikomotorea, erruduntasun-sentimendua, tristura, depresioa, jolaserako sena galtzea... SARS-CoV-2 birusak adin txikiko pertsonengan eragin eta kutsakortasun oso eskasa duela frogatzen duten ikerketak ere ez ditu kontuan hartu...

Beraz, haur eta gazteen INTERES GORENA babestu eta LAN PEDAGOKIKOA aurrera eramateko EZINBESTEKOTZAT jotzen dugu:

1.- Haur eta gazteak BELDURREZ EZ BIZITZEA. Bizitzan eta inguruarekiko KONFIANTZA izatea ezinbestekoa da egoki hazteko eta heltzeko

2.- Haur eta gazteak ERRUDUN EZ SENTITZEA. Beste batzuei gaixotasunen bat kutsatu edo besteek zerbait txarra eragin diezaieketela pentsatzeak erruduntasuna sortzen du

3.- Beren artean HARREMANAK EDUKI AHAL IZATEA. Haur eta gazteek harreman sozialak behar dituzte, alegia, elkarrekin jolastea eta lagunak hurbil sentitzea. Beharra dute konpartitzeko, maitatuak eta ulertuak izateko. Ukimena eta giza kontaktua berebizikoak dira beren ongizate eta garapenerako

4.- KOMUNIKAZIOA ERREALA izatea: Hitza libre proiektatu behar da, oztoporik gabe, eta aurpegia funtsezkoa da emozioak identifikatzeko, enpatiarako gaitasuna garatzeko eta giza komunikazioaren prozesu konplexu eta delikatuak barneratzeko. Baita imitaziorako ere txikitxoen kasuan (batez ere, hizkuntzak ikasteko orduan)

5.- Hezkuntza AURREZ AURREKOA izatea, ezagutza intelektualaz gain, pertsonaren alderdi fisikoa, emozionala eta mentala kontuan hartua izan dadin. Ikasleak pantailen gehiegizko erabileratik babestea ere betebehar gisa ikusten dugu, horrek dakartzan arazoak saihesteko

6.- Neska-mutikoek TRABARIK GABE ARNASTEA, arnasketa funtsezkoa baita ikasketarako. Oxigenoa bizitza da, baita pentsatzeko orduan ere. Europan ez da ia beste lurralderik eskola eremuan musukoa erabiltzea derrigortzen dienik hain adin txikiko haurrei. Derrigortzen duten gehie,nek 11-12 urtetik aurrera erabiltzea arautu dute, eta gainera, kasu askotan, korridore edo eremu partekatuetan erabili behar da, eta ez eskolaordu guztietan

7.- Haur eta gazteek BIZIPOZA izatea, ikastolan etxean bezala sentitzea, eskola bera beste familia handiago bat izateko Eskolak haurren eta gazteen hezkuntza akademikoaz gain, ongizate emozionala, fisikoa eta soziala bermatu beharko lukeela deritzogu, ikasleen GARAPEN eta OSASUN INTEGRALA bultzatuz. Horrela, biharko egunean ikasleak pertsona helduak, irizpide propiodunak eta bizitzan bere BIDEA ASKATASUNEZ ERABAKITZEKO GAI direnak izatera hel daitezke.

Gure ustez, ikasleek BENETAKO NORMALTASUNA behar dute eskolan eta hori lortzeko irtenbideak, proposamenak eta adostasunak bilatzeko lanean arituko gara. Haur eta gazteak zaindu eta babestea gure erantzunkizuna da, beraiena ESKUBIDEA.

HAUR ETA GAZTEEN ESKUBIDEEN ALDEko gutun honi zure ATXIKIMENDUA eman nahi badiozu, loturan sakatuz egin dezakezu: Eskerrik asko.

Firma La Campaña

O

Si ya tienes una cuenta de acceso, de otra manera proceder a la matriculación y llenar los campos de abajoo.
Nombre de usuario, e-mail y la contraseña será de su cuenta, por lo que pueden firmar campañas de otros después de registrar.

Privacidad en los motores de búsqueda? Puede utilizar un apodo:

Cuidado, el e-mail tiene que ser válido para poder convalidar tu firma, sino será anulada.

Confirmo el registro y acepto Uso y limitaciones de los servicios

Confirmo que he leído la Política de privacidad

Acepto el procesamiento de datos personales

Tablón De Anuncios

Quién ha firmado esta petición también ha visto estas campañas:

Firma La Campaña

O

Si ya tienes una cuenta de acceso

Comment

Confirmo el registro y acepto Uso y limitaciones de los servicios

Confirmo que he leído la Política de privacidad

Acepto el procesamiento de datos personales

Objetivo de la campaña
2 / 1000

Firmas Recientes

Jokin LetamendiaPor:
Escuela y EducaciónIn:
Destinatario de la campaña:
Oiartzungo herritarrak

Patrocinadores oficiales de la campaña:
Herriko hainbat guraso eta hezitzaile

Etiquetas

arnastu trabarik gabe, bizi beldurrik gabe, izan konfiantza

Comparte

Invita a los amigos de tu agenda

Códigos Para La Incorporación

URL directa

URL para html

URL para forum sin título

URL para forum con título

Widgets